XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) sartu ziranean, Pribato zeritzan Gabali'ko gotzai bat martiri il zutela, bait diosku Turona'eko Gregorio'k:

Inruentibus autem Alamannis in Gallias, Sanctus Privatus Gabalitanae urbis episcopus in criptam Memmatensis montis, ubi ieiuniis orationibusque vacabat, reperitur (...) demoniis immolare compellitur.

Quod spurcum ille tam execrans quam refutans, tamdiu fustibus caeditur, quoadusque putaretur exanimis. Sed ex ipsa quassatione, interpositis paucis diebus, spiritum exhalavit.

Chrocus vero comprehensus, diversis adfectus suppliciis, gladio verberatus interiit, non inmerito, poenas, quas sanctis Dei intulerat, luensampsup28; Historia Francorum I, 32. Alamans oiek, odolez germaniarrak, III eta IV mendeetan Erroma'k aurkitu zituan etsai barbaritarrik borrokalarienak izan ondorean, beraiek ere IV mende orren azken aldera beste barbaritar germaniar batzuen mendera jausita ia ezabaturik gelditu ziran.:

Euskeraz:

Jausi zitzaizkigun ba Galietara Alamandarrak, ta Pribato Donea Mematimendiko leiza batean arrapatu zuten.

Bai bait zuan barau ta otoitz egin naiez ara joateko oitura. Deabruak gurtzera beartu nai izan zuten.

Pribato'k ordea, alako zikinkeri ura gaitzesten eta aren baliorik eza aldarrikatzen asi zitzaizkien. Orren ondorioz, makilka zigortua izan zan, zigortzailleek arnasik gabe gelditu zala uste izan zuten arte.

Andik egun batzuetara il zitzaigun, jasotako zaurien ondorioz.

Kroko ere baitua izan zan ordea, eta era askotara oiñazetua eta, azkenean, ezpataz jota erailla.

Orrela jasan bear izan zituan berak ere, eta ez arrazoirik gabe, Jainkoaren santuei jasanerazi zizkien oiñaze-miñak.

Egia da, Turona'eko Gregorio'k ori dana, erriko jendearen agotik jasoa zuala, eta, orregaitik, ezin dezaiokegula, zalantzaren apur txiki bat gabe siniste beterik eman.

Alataguztiz, ezin azturik utzi dezakegu, Gabali'ko gotzaiaren martiriotza'z idazterakoan, Gregorio'k, bere jatorri-lurreko gertakizunak kontatzen dizkigula, eta, orregaitik, bazekiala noski zer ari zitzaigun kontatzen, Auberni'koa bait zan bera ere jatorriz.

Auberni, ordea, Gabali'rekin muga egiten duan lurraldea da.